Hemen da 2024ko Irati irratiko zozketa!

Gabonen ostean beti eduki ohi dugu hitzordua Irati irratiko zozketa egiteko. Tokiko erakunde, negozio edota produktorrek hezur-mamitzen dute zozketatzen diren sariak. Urtarrilaren 15ean izanen da zozketa eta irratiko komunitateko zenbait lagunek ditugu boletoak salgai. Euro baten truke 15 sarietako zozketan parte har zenezakete eta bide batez Irati irratiko proiektua sustengatu. Sariak:

Palestinarekin elkartasuna adierazi eta euren kontrako genozidio gelditzea aldarrikatzeko mobilizatzera deitu du Yala Nafarroa ekimenak

6 hilabete daramatza Gaza eta Cisjordanian genozidioak euren krudeltasunaren bete-betean Israelgo estatuaren partetik. Asko dira honen aurka altxatu dutenak euren ahotsak eta palestinar herriarekin elkartasuna adierazi dutenak. Horien arteko batasunetik sortu zen Yala Nafarroa egitasmoa zeina hainbat ekinaldi burutu dituen elkartasun politiko eta ekonomikoa adierazteko Palestinari. Atzokoan eginiko agerraldian nabarmendu zuten Gazaren aldeko elkartasun aktiboa […]

Udaberri giro nahasiak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Udaberria aldaketa eta giro nahasiaren erakusle izan ohi da meteorologia munduan. Asteburuak utzitako berotik negu giro bete betera igaro gara hiruzpalau egunen buruan. Hau guztia landu dugu David de Andres (@Noainmeteo) lagunarekin baita asteburuko eguraldiaren iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Erorien monumentuaren ika-mika erdian eraistearen antzeztea eginen dute bihar Iruñean

Apenas bi aste dira gurean izan zenetik eta gaur itzuli gara Erorien Monumentuaren eraistearen aldeko Asanbladako kidea den Yolanda Ansorekin egotera. Aste hauetan bolo-bolo dabilen eztabaida da, politikari askok honen inguruan eman dute euren iritzia baita zenbait norbanakok ere. 26 elkarte memorialistek abiatu zuten asanblada honen ekinaldia eta geroz eta gehiago dira hauen alde daudenak. […]

Udaberria bete aktibitate izanen da Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroan

Lan handia egiten dute Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroan eta udaberri zein udazkenean ekimen eta aktibitate pila bat antolatu ohi dituzte, hala da oraingoan ere. Aurkezpenak, irteerak, tailerrak, erakusketak,… bertako zein kanpoko jendearentzako zuzendurikoak eta arrakasta majoa izan ohi dutenak. Hau guztiaz solastu gara Patricia Alberdi bertako langilearekin.   Informazio gehiago : Otsagabiako NIZaren webgunea   […]

Argiekin ikasitakoa barnebiltzen duen erakusketa ondu du Taupadak Haur Eskola

Agoitzeko Taupadak Haur Eskolak egiten duen lan izugarriaz aparte, oraingoan 0-3 etapako haurrek argiekin izandako irakaspenak jasotzen duen “Argia aurkitzeke dagoen mundua” izenburudun erakusketa bat ere ondu dute. 4 hilabete haurretik hasita 3 urtekoetara arte argiekin jolasean izandako interakzioa ikertu eta zenbait ondorio jaso dituzte. Prozesu guztia ere argazkiz zein bideoz jaso eta orain erakusketa […]

Ahotsa.info hedabideak lagunekin ospatuko ditu bere 10 urteak apirilaren 26an

  Txantreako Akelarre elkartean eginiko jaialditxo baten bitartez ospatuko dute 10. urteurrena. Herri mugimenduarekin parez pare aritutako eta botere desberdinen jopuntuan egondako hedabidea dugu Ahotsa.Info eta beste ekimenetatik eratorritako proiektua dugu. 10 urte hauetan hamaika ekimen, greba, protesta,… jarraitu egin dituzte eta baita errepresioa pairatu ere. 10 urte hauei atzera begirada bat egiteko Miguel Angel […]

Ekimenez beterik dator Ezkabako ihesa Desafio Overtrail ekimena Aurizberrira

  Itsaslur Bidaiak enpresak asmatutako kirol jarduera turistikoak dira Desafio Overtrail Adventure deritzon proiektuak. Pluralean solasten gara ze Ezkabako Ihesarena ez da bakarra izanen, Nafarroa zeharkatuz sei ekimen planteatu dituztelako. Asteburu honetan Aurizberriko inguruak ekimenez josiko dituzte Ezkabako Ihesaren inguruan lanketa eginen baitute, turismoa eta kirola uztartuz. Halere ez da Pirinioetan eginen den ekimen bakarra […]

Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]